|
Helburuak
|
Web honen helburu orokorrak bi dira:
- Bonaparte Ondareko Eskuizkribuen berrerabilgarria den edizio digitala eta etiketatua eskaini.
- Euskalki eta garai guztietarako testuen analisi gramatikala egiteko baliagarria den lan tresna erdi-automatikoa eskaini.
Edizio digitalari zuzendutako zenbait helburu zehatz honako hauek lirateke:
- Etiketa buruak: testu bakoitzaren deskribapen bibliografiakoa eskaini testuinguruarekin lotuz: iturriak, tipologia, kronologia, gaia, eskua, euskalkia eta abar azalduz.
- Testuak segmentatu, haien egiturari dagozkien oinarrizko banaketak eratuz eta bilaketak errazteko haiek etiketatuz, jarraian aipatzen diren atalen arabera: kapitulu, atal, sekzio, paragrafo eta abar.
- Testuen azterketari dagozkion metadatuak sartu: aldaerak, zuzenketak, gehiketak, oharrak eta abar.
Analizatzaile gramatikala, euskalki eta garai guztietarako erabilgarria izango dena lortzeko ezarri diren helburu zehatzak hauek dira:
- Fenomeno morfosintaktikoen bilaketa, testuingurua kontutan hartuz, egin.
- Euskalki eta aldakien arteko ezberdintasunak ezarri.
- Euskalkien eta garaien arabera hizkuntzaren ezaugarriak bilatu.
- Nahi diren ezaugarri linguistikoak, euskalkien eta garaien arabera, erkatu.
- Euskalki eta garai ezberdinetan idatzitako testuak deskribatzeko, berariazko prozedura batez inplementatu.
|
|
|