BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
   
Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Aurkezpena

Hau da, dudarik gabe, ikerketa honen alderik zailena eta konplexuena. Baina originalen eta berriena ere bada, euskararen maila morfosintaktikoaren analizatzaile erdiautomatikoa garatzen baitu. Hori lortzeko, euskalki eta azpieuskalkien maila morfologiko eta sintaktikoko hizkuntz ezaugarriak finkatu eta deskribatu dira, analisi erdiautomatikorako beharrezko prozedura konputazionalak oinarritzeko.

Bonaparte Ondarearen aberastasun dialektalak lanaren xede behinenaren konplexutasuna gehitu egiten du. Euskalki eta aldakien ugaritasunak eragindako zailtasun hori are handiagoa bihurtzen da, testuak garai eta ortografia-tradizio ezberdinetakoak izanik, bere baitan aniztasun ugariko hotsak hartzen dituztelako. Maila fonikoari erantsi behar zaizkio testuetan islatzen diren hainbeste gertakizun fonetiko, hizketa mintzatua jasotzen baitute Bonapartek nahi zuen bezala. Beraz, honen neurriko corpus batean biltzen den aldaeren ugaria benetan handia gertatzen da.
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA