|
Aurkezpena
|
Hau da, dudarik gabe, ikerketa honen alderik zailena eta konplexuena. Baina originalen eta berriena ere bada, euskararen maila morfosintaktikoaren analizatzaile erdiautomatikoa garatzen baitu. Hori lortzeko, euskalki eta azpieuskalkien maila morfologiko eta sintaktikoko hizkuntz ezaugarriak finkatu eta deskribatu dira, analisi erdiautomatikorako beharrezko prozedura konputazionalak oinarritzeko.
Bonaparte Ondarearen aberastasun dialektalak lanaren xede behinenaren konplexutasuna gehitu egiten du. Euskalki eta aldakien ugaritasunak eragindako zailtasun hori are handiagoa bihurtzen da, testuak garai eta ortografia-tradizio ezberdinetakoak izanik, bere baitan aniztasun ugariko hotsak hartzen dituztelako. Maila fonikoari erantsi behar zaizkio testuetan islatzen diren hainbeste gertakizun fonetiko, hizketa mintzatua jasotzen baitute Bonapartek nahi zuen bezala. Beraz, honen neurriko corpus batean biltzen den aldaeren ugaria benetan handia gertatzen da. |
|
|